
Planak eta agenda
Sortu plana, gonbidatu nahi duzuna eta jakin nor datorren, noiz eta non. Oroigarriekin, inori ahaztu ez dakion.

Sortu plana, gonbidatu nahi duzuna eta jakin nor datorren, noiz eta non. Oroigarriekin, inori ahaztu ez dakion.

Apuntatu bakoitzak zer ordaintzen duen eta Quedok esango dizue nork zer zor duen. Kalkulu-orririk gabe eta bidaia amaieran kontuak eskuz atera gabe.

Plan bakoitzak bere elkarrizketa du, bere argazki eta fitxategiekin. Hitz egindakoa ez da betiko taldean galtzen.

Larunbata ala igandea? Leku hau ala bestea? Inkesta batekin galdetu eta mapan begiratu.
Ontziratze-txartelak, kontzertuko sarrerak, hoteleko erreserba: dena planaren barruan. Banatu sarrerak, eta bakoitzak berea baino ez du ikusiko, bere kodearekin.
Publizitaterik gabe eta daturik inori saldu gabe. Aplikaziotik bertatik zuri buruz dugun guztia deskargatu dezakezu, edo kontu osoa ezabatu, nahi duzunean.